Giza proba desafioa, Feri Eguneko berezitasuna

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

Goizuetako Azaro Kul­turala gaur bukatuko da eta urtero bezala, Feri Eguna antolatu dute. Hamargarren edizio honetan, goizean goizetik izango da zer ikusia. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera feriari. Aziendak, artisau eta nekazaritza postuek beteko dute herria eta tartean hainbat ikuskizun izango dira, hala nola, burniarekin erretako gaztanbera, joare egileak, sa­gardo egileak... Umeen txarangak goiz guztian zehar girotuko du herria eta umeek poni gainean ibiltzeko aukera izango dute Txino auzoan.

6 mutil eta 6 nesk, proban
Aurtengo feriak ere izango du berezitasun bat. Ikusmira haun­dia sortu duen giza proba desafioa jokatuko da hain zu­zen, plazan. Goizue­tako 6 mu­tilek 650 kg-ko harria mugituko dute eta Emarri taldeko 6 neskek 550 kg-ko harria. Ondoren, bazkaria izango da goiko frontoian. Urtero giro ederra sortzen da eta aurten ere seguru izango dela. Ho­rre­taz arduratuko dira Xabi Solano eta Jon Mari Beasain Esne Beltzako musikariak. Gaue­rako indarrak hartu nahi dituztenentzat, berriz, pintxoak egongo dira plazan. Eta 22:00etatik aurrera, Gugaz erromeria taldea izango da Gaztetxean.

Egitaraua
10:00etatik aurrera, azienda, artisau eta nekazaritza postuak, herrian zehar. Eta beste hainbat ikuskizun ere bai.
12:00etan, giza proba, plazan.
Ondoren, bazkaria goiko frontoian. Xabier Solano eta Jon Mari Beasain.
22:00etan, Gugaz taldea Gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!