Kantuz abesbatza, Metal Boskotea, eta Txistulariak batera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

Santa Zeziliaren eguna izan zen abenduaren 22a, eta musikarien omenezko kon­tzer­­tu hura gaur dira ema­tekoak Kantuz Abes­ba­tzako kideak, Txistulariak eta Me­tal Boskoteak. San­diusterrin izango da ema­naldia, ilun­tzeko 19:00­e­tatik aurera.

Banaka eta elkarrekin
Bi fase izango ditu kon­tzer­tuak; banaka joko dute le­hen­dabizi eta elkarrekin ge­ro. Txistulariek lau abesti joko dituzte: Zortzikoa eta bi­ribilketa, Aintzineko mi­nue­toa, Txistulariak eta Txa­ko­lin. Abes­­­­­batzaren txanda izango da ondoren: Esta tie­rra, Ocho canciones con acom­pañamiento de gitarraren lau abesti eta Axuri beltza. Eta emanaldia errematatzeko, bi abesti el­karrekin: Eus­kera, Oi euskera eta Abestien Postpurria. Zu­zen­­­dariak Patxi Apezetxea eta Igor Arroyo izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!