Berri Txarrak berr¡z Oialumen, 10 urte eta gero

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

Zuzeneko emanaldiak in­­­dartzeko asmoz dira Oia­lu­men eta euskal talde haun­di batekin hasiko dute ibilbide berria: Berri Txa­rrak. Lekunberriko tal­deak as­teburu honetan bu­katuko du Haria diskoaren jira, eta kontzertu horietako bat, gaurkoa, Hernanin emango du. Oialumeko kontzertu na­gusia izango da, baina ez bakarra: 22:00­etan hasiko da ikuskizuna Eratu taldea­rekin; talde berria da eta hirukote formatuan aritzen da. Segidan izango da Berri Txarraken emanaldia, ordu eta erdi ingurukoa. Eta bukatzeko, modan da­goen DZ Dj; besteak beste, Es­ne Beltzarekin aritzen de­na.

10 urte ete gero, Oialumen
Berri Txarraken zaleek go­goan izango dute 2003ko urtarrilaren 4an Oialumen eman zuten kontzertua. Kauta talde hasiberria izan zuten orduan lagun, eta gaur espero den bezala, leporaino bete zen aretoa. Gaurko sarrera guztiak agortu egin dira, berehala.

Diskofestekin, jarraitu
Zuzeneko emanaldiekin apus­­­­tu berezia egitekoak ba­dira ere, orain arteko dis­ko­fes­tak ere, manten­du­ko di­tuz­te. Hurren­go zita aben­­­duaren 6an dute; eta Ga­bo­nei begira ere, beste bi saio antolatu dituzte: aben­dua­­ren 25ean eta errege bezperan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!