Lasterketa gaur, euskeraren alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 30a, 01:00

Astebeteko egitaraua an­tolatu dute herriko hain­bat elkarte eta herritarrek, Euskararen EgunaK ekime­na­ren barruan. Gaur 12:30­etan deitu dute irekiera eki­taldia, eta ondoren, tal­deko argazkia ateratuko dute, babesa ematera gerturatu diren guztiek. Euskaraz bizi nahi dut! lasterketan korrika aterako dira dozenaka herritar gaur arratsean. 16:00etan hasiko da lasterketa eta lau ka­tegoria izango dira: 3-6 urte bitartekoak, 200 metro; 7-11 bitartekoak, 500 metro; 12-14 bitartekoak, kilometro bat; eta 15 urtetik gorakoak 4 kilometro. Lasterketan parte hartu eta oraindik izena eman ez dutenek gaur izango dute aukera, laster­keta bera hasi aurretik.

Azaroak 30, gaur:
12:30etan, irekiera ekitaldia Biteriko plazan.
16:00etan, ‘Euskaraz bizi nahi dut!’ lasterketa, Euskara­ren Kontseiluarekin elkarlanean.
Abenduak 1, bihar:
11:00etan, Tour linguistikoa.
Abenduak 2, 3,4 eta 5:
Erakusketa, ikastetxeetako ikasleek euskararen inguruan egindako lanekin eta film laburren emanaldia, Biterin. Ikastetxeetako ospakizunak, batez ere, abenduaren 3an, Euskararen Egunean.
Abenduak 5, osteguna:
Mintzodromoa (goizeko 10:00etan, 1go saioa eta 18:00etan, bigarren saioa), Biteriko plazan. Eguraldi txarrarekin, Atsegindegin.
Abenduak 6, ostirala:
13:00etan, kale antzerkia.
Bukatzeko, euskararen aldeko topa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!