«Estatuan ez dago herririk karakteristika hauek guztiak dituen txartela duenik» adierazi zuen Mertxe Jimenez, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteko langileak. Berriak Txartela datozen egunetan izango da martxan, eta gutunak bidali eta eskaerak tramitatzen hasiko dira, txartela hernaniarren etxeetan lehenbailehen izan dadin.
Deskontuak, liburutegiko sarrera, kiroldegikoa...
Visa txartel normalaren funtzionamendua dauka, eta balioko du edozein lekutan erosketak egiteko. Horrez gain, Berriakeko dendetan erosiz gero deskontuak izango ditu, kiroldegiko txartelaren ordez erabili ahal izango da, eta liburutegira sartzeko ere bai.
Aurtengo gabonetan gainera, abenduaren 1etik urtarrilaren 5era, Berriak elkarteko dendetan deskontu bereziak izango dira: %3, %5 eta %10ekoak.
Berriak Txartela dutenei eta kiroldegiko bazkideei gutuna iritsiko zaie etxera, eta nahi badute, txartelak aldatu ahal izango dituzte txartel berriagatik. Gainerakoek, eskaera egin behar dute Berriakeko dendetan, kiroldegian edo liburutegian.