Beldurrak gurekin jai! Ekin defentsa feministari liburua aurkeztuko dute gaur, 19:00etan, Biterin. Hala, autodefentsa feministaren inguruan jakinmina duen orori eta bereziki emakumeei egin diete deia, aurkezpenera animatzeko.
Bestalde, zineforuma antolatu dute bihar, Mariposas en el hierro dokumentalaren inguruan. Ondoren solasaldia izango da Bertha Gaztelumendirekin. Dokumentalean agertzen diren beste bi ere, Biterin izango dira bihar, 18:00etan. Ainhoa Aznarez (PSNko kidea) eta Tamara Mururetagoiena (Esteban Mururetagoiena, torturatuta eraildakoaren alaba).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!