Lizeagako bidegorria asteazkenetik martxan izango da (eguraldiak laguntzen badu) eta horretarako, lanak behar bezala egiteko, trafikoan aldaketak izango dira gaurtik hasita. Kale batzuetan norabidea aldatuko da eta beste batzuk itxi egingo dira. Gaur, esaterako, asfaltatze lanak egingo dituzte. Izpizuatik Elkano-Urumea ikastolara dijoan kale zatia moztu egingo da goizean eta Nafar kaletik dijoaztenek, Izpizua jaisteko aukera izango dute. Txirritatik dijoaztenek, ezingo dute Izpizuatik igo eta Urbietara jo beharko dute. Elkano-Urumea bidegurutzea ere itxi egingo da eta Sandiusterri eta Txantxillakoak Elkanotik behera bideratuko dira. Zona horretako lanak bukatzean, lehengora bueltatuko da trafikoa eta udaletxe atzeko oinezko pasabide berria egiten hasiko dira. Orduan, ezingo da ez Atzietara ez Lizeagara joan.
Lizeaga pintatzen, bihar
Bihar, astelehen eta asteartean, pintaketa lanak egingo dituzte. Bihar Lizeaga kalea pintatuko dute eta aparkaleku guztiak libre utzi beharko dira 09:00etatik aurrera. Larramendi eta Elkanoko trafikoak Atzietatik ateratzeko aukera izango du.