Trafikoan aldaketak, asfaltatze lanengatik

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 27a, 01:00

Lizeagako bidegorriaren lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan bihartik hasita. Bihar asfaltatze lanak egingo dira eta ondorioz, Izpizuatik Elkano-Urumea ikastolara doan zatia moztuta egongo da. Elkano-Urumeako bidegurutzea ere itxita egongo da, pasabide berria asfaltatzeko. Bi pasabideak berritzen direnean, Larramenditik Elkanorako bidea ireki egingo da eta Izpizuak ohiko norabidea izango du. Udaletxeko pasabide berria egiten ari diren bitartean, berriz, Atzieta eta Lizeaga kalera ezingo da sartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!