Gipuzkoako Elikagaien Bankua janaria biltzeko kanpainarekin dabil burubelarri. Hernaniko taldeak ere bat egin du eta janari bilketa ostiral eta larunbat honetan egingo dira. Hernani eta inguruko eskaria betetzeko 60 boluntario inguru behar dituztela jakinarazi dute. Janari bilketak lau puntutan egingo dira: Dia, Lild, Eroski (Zinkoenea) eta Eroski (Urbil). Izena emateko: 943 49 34 33 (goizez deitu) edo bagcolectas@gmail.com. Izena eta herria zehaztu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!