Urtero bezala, Pablo Lasa Artisau Azoka antolatu du Hernanin, Gabiltza artisau elkarteak. Igandean izango da Atsegindegin, 11:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Denera, Hernaniko eta Euskal Herriko beste herrietako 26 artisauek hartuko dute parte. Egurra, papera, zilarra, beira, buztina edota material erreziklatuarekin egindako bitxiak, poltsak, arropa, dekoratzeko piezak, apaingarriak... izango dira erosgai.
Egur taila, motozerrarekin
Jaboiak, ukenduak eta jakiak ere izango dira, hala nola, gazta, eztia, pasta edota gaileta biologikoak. Horrez gain, Goierriko taloen postua egongo da. Eta aurten, gaztetxoentzako eskulan tailerrak ere ez du hutsik egingo. Goiz eta arratsaldez izango da aukera.
Berezitasun bezala, oraingo honetan, Karlos Irazu gonbidatu dute eta motozerrarekin eskultura bat egingo du.
Azoka girotzen, Hernaniko musika eskolako trikitilariak ariko dira.
Beste behin, Artisau Azoka Gabiltza Gipuzkoako Artisau elkarteak antolatu du, Hernaniko Udalaren, Hernaniko tabernarien eta Oronaren laguntzarekin.