Maria Oa hernaniarrak umore ederrean ospatu zituen atzo 100 urteak

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 26a, 01:00

Maria Oa Imaz hernaniarrak 100 urte bete zituen atzo, eta fa­miliartean ospatu zuen, umo­­re ederrean. Udalak eta Di­­pu­tazioak detaile bat egin nahi izan zioten atzo, eta Luis In­txauspe Alkatearen eskutik jaso zuen lore-sorta eta bertso bat. Hizketako gogoz hartu zituen Oak udal arduradunak, eta eguneroko langin­tzak zein dituen azaldu zien. Sukaldean gustora aritzen omen da denbora pasa, gosaria edo bazkaria jartzen, eta zaletasun gehiago ere baditu: Realzale amorratua eta Olai­zo­la pelotaria ere gustuko omen duena. Txirrita bertsolaria nola ezagutu zuen ere kontatu zien hernaniarrak. Ilobarekin bizi dira bera eta Carmen ahizpa (93 urte ditu Carmenek), eta atzo ere familartean osaptu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!