Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta kontzentrazioa egin zen Plaza Berrin, Eraso sexistarik ez lemapean. Herritar ugarik egin zuten bat deialdiarekin. Kontzentrazioaz gain, ekintza desberdinak antolatu dituzte Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak eta Txoko Feministak, egunaren harira, eta ostegunean liburu aurkezpena izango da. Beldurrak gurekin jai autodefentsa liburua aurkeztuko du Bilgune Feministak, 19:00etan Biterin. Ostiralean, berriz, zineforuma izango da 18:00etan Biterin: Mariposas en el hierro.