Gipuzkoako Harrera Familien elkartea da Beroa elkartea eta hitzaldia emango du ostiralean, Hernanin, Ongintza Patronatuaren laguntzarekin. Harrera familiak zer diren eta ze funtzio betetzen duten azalduko dute. Hori guztia, film dokumental batek lagunduta: Gu ere harrera familia gara. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da Biterin.
Hitzaldia, adituen eskutik
Hitzaldia bi adituk emango dute: Goizargi Iglesias psikopedagogo eta hezitzaileak eta Maite Pagola gizarte langileak. Horrez gain, harreran haur bat daukan familia bat izango da bertan.
«Ez da adopzio bat»
Zer da harrera familia? Arrazoi desberdinengatik beren familia biologikoekin bizi ezin duten adingabeentzako laguntza edo babes baliabide bat da. Halaxe dio Beroa elkarteak eta argi uzten du ez dela adopzioa bat: «Ezta hori lortzera bideratu dezakeen pauso bat ere. Aldi baterako neurria da. Eta adingabearen eta guraso biologikoaren harremana bisita-erregimenaren bidez mantentzen da».
Informazio gehiagorako: 943 24 56 04 edo asociacionberoa@asberoa.com.