‘Gora!’ disko berria aurkeztuko du gaur Esne Beltzak

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 26a, 01:00

Esne Beltza taldea disko berria kaleratzear da eta gaur aurkeztuko dute jendaurrean. Disko berriak Gora izena du eta goizeko 11:00etatik aurrera izango da aurkezpen pren­tsaurrekoa, Donostiako Koldo Mitxe­lenan. Aretoa bete arte, publikoari irekia izango da.

Pare bat abesti, web gune berria, grabazio prozesua...
Gaurko aurkezpenean, Esne Beltzak disko berriko pare bat abesti joko ditu formazio berezi batekin eta modu akustikoan. Horrez gain, taldearen web gune berria aurkeztuko dute eta baita Gora!ren grabazio prozesuaren making of-a ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!