Emakume presoak eta Sevillako borroka gogoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 29a, 01:00

Preso eta iheslarien aldeko ekimena egingo da gaur, 20:00­etan Gudarien plazan. Emakumeen aurkako erasoen harira, Hernaniko Txoko Femi­nistak emakume presoen egoera gogora ekarriko du. Ho­rrez gain, Sevilla II es­pe­txe­ko presoak gogoan izan­go dituzte. Osasun egoerak behartuta, eta 31 egun eta gero, bertan behera utzi dute gose greba, tartean Gu­rutz Agirresarobe hernaniarrak. Beraien egoerak eta baldintzak ez dutela aldaketarik izan salatu dute. Honekin lotu­ta manifestazioa izango da igandean 12:30etan, Bulebarretik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!