«Ekimen gehiago egingo ditugu, tartean, datorren igandeko manifestazioa, Donostian»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 25a, 01:00

gipuzkoa mailako age­rral­dia egin zuten atzo Mila­gro­san, Sevilla IIko espetxean go­se greban dauden preso po­li­ti­koen senide eta lagunek. Ena­ra Izagirre, Gurutz Agi­rre­sarobe hernaniarraren emaz­tea, izan zen hitza hartu zuenetako bat. S.O.S mezua zabaltzeko hitzak izan ziren, Iza­girreren esanetan, atzokoak: «Sevi­llako kartzelako bizi baldintzak jasanezinak dira eta euskal presoek gose greban sar­tu behar izan du­te. Bizi duten egoe­raren la­rri­tasu­na­ren erakusle da ho­ri. Preso po­litikoen eskubideak erabat za­pal­duta dau­de: isolatuak dauz­kate, ezin aktibitaterik egin, kartzeleroek mu­tu­rre­raino eramandako katxeoak egiten dituzte, baita kanpotik bisitan joaten garenoi ere...».

Itxialdia eta baraualdia
egin dituzte Hernanin

Egoera salatzeko mobilizazioak egiten ari dira herriz herri, herrialdez herrialde. Asteburu honetan itxialdia eta baraualdia egin dituzte Hernanin, Milagrosan; eta baita giza kateak ere, bi egunetan. «Bi izan dira helburuak: egoeraren berri eman eta salaketa argia egitea, eta gose greban dauden presoei gure el­kartasunik beroena helaraztea» azaldu zuen Izagirrek. Sevillako kartzelan bizi duten egoera kasu isolatua ez dela ere gogoratu zuen: «Espetxeek egoera kru­del hau aldatu behar dute. Herri­tarren mobilizazio eta presioari esker, presoen eskubideen defentsan aurrera pausu batzuk eman ditugu. Euskal presoen eskubideen aldeko olatua zabaltzen ari da Euskal Herrian. Hala ere, lan asko dago egiteko».

S.O.S mezua zabaltzea,
EHko txoko guztietara

Sevillan dauden euskal pre­so politikoek S.O.S me­zua Eus­kal Herriko txoko guztietara zabaltzeko eskatu dietela azpimarratu zuten atzo, eta hurrengo egunetan ini­ziatibak biderkatuko dituztela iragarri zuten. Datorren iganderako mobilizazioa dei­tu dute Donostian. Eguerdiko 12:30etan izango da, Sevilla S.O.S: Presoak Gose Greban dagozkien eskubideen alde lemapean. Gipuzkoako jendarte guztiari egin diete manifestazioan parte hartzeko deia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!