Martiarena txapeldun, partida guztiak irabazita

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 25a, 01:00

hogeita bi partehartzailek zazpi jardunalditan izan dute xakean duten trebezia erakusteko aukera. Guztien gainetik bat gailendu da aurten: Eneko Martiarena. Jo­katutako partida guztiak irabazi ditu, eta atzo jaso zuen, ondo merezitako saria. Haun­dien artean, haundi batek eman zion, Iñigo Ar­gandoñak; nazioarteko maisua, Gi­puz­koako txapelduna eta Euskal Herriko jokalaririk onenetakoak. Pozik zen Martiarena sariarekin: «eskerrak eman nahi dizkizuet. Gustura aritu naiz aurten ere; gure artean pikeak izaten di­ra, eta hori sanoa da. Datorren urtean ere, hemen izango naiz». Desafioa botata, urtebeteko epea dute gainontzekoek, entrenatzeko! Zazpi punturekin irabazi du txapelketa, Martiarenak. Atzetik geratu da Javier Corral, 5,5 punturekin. Aurreneko hernaniarrak hirugarren bukatu du, 5 punturekin: Iñaki Erdoziok. Honek ere, saria jaso zuen atzokoan. Eta beste bi sari ere, izan ziren: Iulen Lizasok beteranoaren saria jaso zuen; eta Julian Romerok federatu gabearena. Sailkapenari dagokionean, Romerok laugarren bu­katu zuen, bost punturekin. Atze­tik geratu ziren, lau punturekin: Magi, Navas­cues, JR Al­tuna, Manso eta Endika.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!