Kontzentrazioa gaur Plaza Berrin, emakumeenganako indarkeriaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 25a, 01:00

azaroaren 25a da gaur, Emakumeenganako Indar­ke­riaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Eraso sexistarik ez lemapean kontzentrazioa dei­t­u dute Plaza Berrin, 19:00­etan. Hernaniko Txoko Feministak eta Berdintasun Sailak egin dute deialdia eta bertaratzeko eskatu diete herritar guztiei. Udalak ere bat egin du deialdiarekin. Biharko Plenoan mozioa boz­katuko dute. Idatzia bera alderdiek adostua dute, au­rre­tik egin zen Boze­ramaile Batzordean. Hori ho­rrela, he­rritarrei kontzentraziora gerturatzeko deia egin diete.
Goizuetan ere kontzentrazioa deitu dute gaur, 19:00­etan,  Plazan.

Liburuaren aurkezpena eta zineforuma
Asko izan dira Berdintasun Sailak eta Txoko Feministak egunaren bueltan antolatutako ekintzak: antzerkia, zineforuma, autodefentsa tailerra, hitzaldia... Kontzen­tra­zioaz gain, beste bi ekintza ere, antolatu dituzte aste honetan.
Ostegunean Beldurrak gu­re­kin jai autodefentsa liburua aurkeztuko dute. Bilgunek ar­gitaratu du liburua eta bertan bildutakoak aurkeztuko di­tuz­te, 19:00etatik aurrera; Txo­ko Feministak antolatu du.  
Egunaren bueltan antolatutako azken ekitaldia ostiralean izango da, Berdintasun Sailaren eskutik. Mariposas en el hierro pelikula jarriko dute Biterin, 18:00etan. Ondoren, zineforuma izaki, solasaldia izango da Bertha Gazte­lu­mendirekin, dokumentalaren zuzendariarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!