MAILAZ igotzea bakarrik ez, Gipuzkoako txapelketa irabaztea ere lortu dute Ojuel eta Aizpitarte pelotari hernaniarrek. Atzo jokatu zuten final haundia bi aurkari gogorren kontra: Usurbilgo Urbieta II eta Arruti. Partidu berdindua izan zen, 15-15a arte. Atzeko koadroetan Arrutik gehiago jo zuen, baina Aizpitartek ezker horma bilatzen asmatu zuen. Aurrean exibizioa eman zuten Ojuelek eta Urbieta IIak. Berdinketaren ostean, Aizpitarte nagusi izan zen atzeko koadroetan eta Ojuelek asmatu egin zuen aurrekoetan. Hala, 22-16 irabazita, txapelarekin itzuli ziren bi pelotariak Hernanira. Denboraldia hasi zenetik Hernanik lortutako 5garren txapela izan zen atzokoa.