Ostiraletik itxialdian dago herritar talde bat, Milagrosan. Sevilla IIko presoen oinarrizko eskubideak betetzea eskatzen dute, eta gose greban dauden euskal presoei, tartean, Gurutz Agirresaroberi, elkartasuna adierazi nahi diete. Gaur 11:30etan Gipuzkoa mailako agerraldia deitu dute; eta 12:00etan giza katea egingo dute, Milagrosatik hasi eta herrian barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!