Karobi elkarteko Joxan eta Tomás abilenak, musean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 24a, 01:00

Elkarte Arteko Mus Txapelketaren 29garren edizioak baditu irabazleak: Karobi Elkarteko Joxan eta Tomás. Ostiralean jokatu ziren azken partidak eta egun berean egin zuten sari banaketa, Santa Barbara elkartean, afari eder baten ostean. Azpitxapeldunak Vicente Goikoetxea eta Miguel Montenegro izan ziren, Elur Txori elkartekoak. Hirugarren eta laugarren postuak izan ziren, hurrenez hurren, Peña Otañoko Unai Eizmendi eta Euken Garmediarentzat eta Gure Txokoko Silvia Jiménez eta Bengoetxearentzat. Santa Barbara el­karteak, aurtengo antolatzaileak, eskerrak eman nahi dizkie partehartzaileei eta lagundu duten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!