Musikarien eguna gaur ospatuko dute txistulariek eta Hernasaxek

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 24a, 01:00

Azaroko kontzertua es­kainiko dute gaur eguerdian Musika Eskolako txistulariek eta Hernasax saxofoi taldeak. Ez da kontzertu tradizionala izango, ostiralean Santa Zezilia eguna izan zela eta, honen ome­nez eta musikarien eguna ospatzeko gogoz antolatutako kontzertua da. Udaleko ar­­kupetan izango da, 12:30­etan hasita. Txistulariek emango diote hasiera kontzertuari. Ohiko errepertorioko hainbat doinu eskainiko dituzte, tartean, zortzikoa, fandangoa, biribilketa... eta baita ere, Raimundo Sarriegiren Alkate-soinua; kon­­posatzaile donostiarra hil zela 100 urte bete baitira aurten. Hernasax taldearen saxofoi hotsek hartuko dute erreleboa. Gustav Holsten St. Paul´s Suite obra joko dute. Eta kontzertua toke bereziarekin bukatzeko, bi taldeek elkarrekin joko dute azken kanta: Jesus Guridiren Amaia operako ezpata-dan­tzaren moldaketa.

Roberto Pacheco eta Iñaki Eguren, zuzendariak
Kontzertua Roberto Pache­cok eta Iñaki Egurenek zu­zenduko dute; Hernasax taldeko 15 saxofoi-jolek eta Musika Eskolako 16 txistularik jarriko dute musika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!