Yoshihiro Narisawa sukaldari ospetsua, Txalaparta elkartean afaltzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 23a, 01:00

Tokioko Yoshihiro Na­ri­sa­wa sukaldaria izan da Her­na­nin, Txalaparta el­kar­­tean afaltzen. Basque Cu­linary Centerren hitzal­dia ematera etorri zen su­kaldari ospetsua, Soste­ni­bilidad, Gas­tronomia y Cul­tura Gastro­nomica Japonesa hi­tzaldia hain zuzen. Nari­s­a­waren bisita ez da ka­sua­litatea izan, BCC eta Di­pu­ta­zioaren akordio baten on­dorena da, sukaldaritza iraun­­korra bul­tza­tzeko bi­dearen parte. Su­kal­dari os­pe­tsuaren jate­txeak, Tokio­ko Narisawa Michelin izarra du eta mun­duko 20 onenen artean dago.

Hitzaldia eta gero, Hernanin afaltzen
Hitzaldia eta gero, euskal gas­tronomia dastatzeko au­kera izan zuen sukaldari os­petsuak, Hernaniko Txa­la­parta elkartean. Emaztea eta semearekin etorri zen, eta afaria Basque Culinary Cen­terreko lau ikaslek pres­tatu zieten. Menua: antxoak olio­tan, onttoak, kokotxak, txu­leta, gazta, mamia eta errege sagar erreak. Tolosa­ko mer­ka­tuan ere, izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!