Martiarenak berea du txapela

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 23a, 01:00

Eneko Martiarena izango da aurtengo txapelduna, Herna­niko Xake Txapelketan. Bihar da azkeneko jardunaldia, eta Martiarenak ez du arriskurik, orain arteko partida guztiak irabaziak baititu.
Beste sarituak zein diren bihar erabakiko da, azken partidak jokatuta, 16:00etan. Sari­banaketa, ondoren, 18:00etan. Lau sari emango dituzte: onenari, herriko onenari, federatu gabeko onenari, eta lehendabiziko federatuari.

Erdozio, Corral, Navascues eta Romero onenen artean
Hainbat jardunaldi eta gero, Erdozio dago bigarren postuan, bost partida irabazi eta bakarra galduta; Martiarena­ren kontrakoa, hain zuzen. Corralen kontra jokatuko du bihar, iazko txapeldunaren kontra, ohorezko bigarren postua lortzeko partida. Puntuz gertu xamar dauden beste biak Navascues eta Romero dira. Navascuesek jokatuko beharko du Martiarenarekin, eta Romerok Oxanekin.
Parte hartze polita izan du aurten ere txapelketak. 22 parte hartzaile izan dira, eta zazpina partida jokatzeko aukera izan dute, denak Zumitzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!