Egurra eta pelleta, gero eta jende gehiagok eskatzen ditu

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 23a, 01:00

Azken joerak, gero eta gehiago, energia garbien aldekoak dira, jendeak egiten dituen instalazio berriei begiratuta. Egurra eta pelleta adibidez merkeagoak dira beste energia iturriak baino, eta eskuragarriago daude, ondoan ditugulako eta merkatuko beste hainbat faktorek eragiten ez dielako. Horrez gain, Euro­patik jarria dago 20-20-20 hel­burua, 2020 urterako: ener­gia garbiak izatea energia kontsumo osoaren %20; negutegi efektuko gasen emisioak %20 jaistea; eta energia kontsumoa orokorrean %20 jaistea.

Energia ezberdinak konbinatu, baita kaleko etxeetan ere
Gero eta gehiago konbinatzen dira sistema diferenteak. Lehengo sistemari beste bat eransten zaio, lagungarri moduan: aerotermia, geotermia, egurra... Berogailu berrienek aukera ematen dute etxebizitza txikienetan ere sistema berriak jartzeko. Termas dendan hala adierazi diote Kronikari: «askoz ke gutxiago botatzen dute, eta beraz, edozein etxetan jarri litezke. Behar dena da, kearentzako irteera bat patiora, eta en­txufe bat». Herritik kanpoko etxebizitzetan ere konbinatzen ari dira sistemak. Aero­ter­mia erabiltzen dutenek, adibidez, airearen tenperatura aprobetxatzen dute, eta geotermia bidezkoek lurreko tenperatura. Sistema horiek lagungarri bezala erabiltzen dira oraindik, ez beraiek bakarrik, eta sistema hibridoetan erabiltzen dira normalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!