goiz eguzkiko abesbatzarentzat egun haundia izan zen atzokoa. Santa Zezilia egunez, urtero ematen dute kontzertua eta atzo ahotsik gozoenekin abestu zioten zaindariari. Ordiziako Umore Ona abesbatzakoak ere bertan izan ziren, eta zazpina abesti kantatu zituzten, bertaratutakoen gozamenerako. Ez zen musikarien zaindariaren omenezko kontzertu bakarra izan; Musika Eskolako txikienek ere eskaini zioten atzo emanaldia, zaindariari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!