Astigarragan bilera egin eta sagardotegietara bisita antolatu dute Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 23a, 01:00

Bioeraikuntzaren inguruan egun pasa antolatu dute gaur. Astigarragan hasiko dute eguna, kultur etxean, Rafa Etxeberria geologoak 10:30etan emango duen hitzaldiarekin. Bazkalostean (norberak berea eman behar du) Hernaniko sagardotegi bat bisitatuko dute, bioeraikuntza bidez berritu dutena; 16:00etan izango da hori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!