Asteburu osoko protesta udaletxean, Gurutz Agirresaroberi elkartasuna adieraziz

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 22a, 01:00

Agerraldia egin zuten atzo iluntzean herritar ugarik eta asteburu osorako deitu duten ekimenaren berri eman zuten. 25 egun bete ziren atzo Sevilla II espetxeko 11 presok gose greba hasi zutela, tartean, Gurutz Agirre­sa­robe hernaniarrak. Gaixota­sun larriekin preso dauden beste bik, berriz, txapeoa edo zeldatik atera ga­beko protesta hasi zuten. Elkartasuna adieraziz deitu dute igandera bitarteko mobilizazioa.

Eskaerak: isolamendua bukatzea, erasoak etetea...
Age­rraldian salatu zuten Se­villa IIra eraman zituztenetik isolamenduko modulo berezian daudela presoak: «ez du­te inolako aktibitaterik egiteko eskubiderik eta egunean lau ordu besterik ez dituzte, patioan egoteko. Ho­rrez gain, bi egunez behin, 26 ordu pa­satzen dituzte ziegan. Ukimenezko katxeoak jasaten dituzte, baita irain eta meha­txuak. Bi presoren aurkako jipoiak ere izan dira eta osasun asistentzia ez da bermatzen».
Aza­l­du zuten, presoek egoera ho­rren aurrean, borroka egiteko aukera bakarra dutela gose greba. Hauek dira beraien eskariak: isolamendu mugagabea bukatzea, kide guztiak batera egotea, gutxieneko eskubideak bermatzea eta presoen aurkako erasoak etetea.
Horrelako egoerekin betiko bukatzeko, dispertsioarekin  bukatzea dela modu bakarra azpimarratu zuten.

Agirresarobek 13 kilo galdu
Gose greba hasi zutenetatik 3 presok utzi egin dute, osasun arazoak medio. Gurutz Agi­rre­sarobek eta bes­te 7ek au­rrera jarraitzen dute.
Eta Agirresaroberen egoeraren berri eman zuten: «72 ki­lo­rekin hasi zuen greba, eta 59 kilo pisatzen ditu. As­teburuan bere bikotea izan zen berarekin, eta argal an­tzeman zuen arren, animoz ondo eta sasoiko topatu zuen. 20garren egunetik aurrera gogorragoa ari zaio egiten, goizean nahiko ondo egoten bada ere, arratsaldeak makalago pasatzen ditu. Es­pe­txeko zu­zendaria ez da be­raiengana gerturatu ere egin eta familiarrei ez diete telefonoa hartzen; zita urtarrilerako eman diete».

Herritar guztiei irekitako ekimena, gaur hasita
Egoera honen aurrean, asteburu osoko mobilizazioa deitu dute senide, lagun eta herritarrek. Diote, herritarren elkartasuna eta babesa erakusteko mo­mentua dela. Gaurko kon­tzentrazioa eta gero hasiko dute protestaldia, 20:30etan, udaletxean. Herritar guztiei bertaratzeko eskatu diete babesa ematera. Herritar guztiei irekitako ekimena izango da.

Kontzentrazioa gaur, Zinkoenean
Ostiralero bezala,  kalera aterako dira gaur presoen eskubi­de­en alde. Zinkoe­nean izango da kontzentrazioa, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!