GPS ikastaroan, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 22a, 01:00

Mendizale Astea bukatu bada ere, honen harira GPS ikastaroa antolatu dute asteartetik aurrera, Mendiriz Mendi elkarteko kideek. Asteartetik ostiralera bitartean, 18:30etan, atal teorikoa landuko dute; eta larunbatean, 21:00etan, praktikoa, Jesus Azkueren eskutik. Ikastaroa oinarri mailakoa da eta parte hartzeko izena eman behar da bulegoan, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!