«Gaur egungo euskal musika ibilbide baten ondorena da»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 22a, 01:00

Hitzaldi musikatua baina zerbait gehiago eskainiko du Andoni Tolosa Morauk astelehenean. Zilegi Eskolen ba­rruan, Euskal Herriko kantagintza berriaren historia kon­tatuko du, Biterin. Bi ordu inguruko saioa izango da, audio, bideo, musika, azalpen eta bestelakoekin.


Denboran bidaia, 1961etik 1990era bitartean
 Euskal kantagintzak izan duen eboluzioa azalduko du Morauk. Denboran atzera egin, eta 1961etik 1990era bi­tartean sortutakoaz, gertatutakoaz ariko da, «gaur egungo musika ez da kasualitatez sortu, zerbaiten ondorena da, eta hori azaltzen saiatuko naiz, besteak bes­te». Garai hortako joera nagusiak bildu ditu hitzaldirako: «hasierako urte haietako Ena­rak, Soroak... taldeak; ondorengo Ez dok hamahiru mugimendua, Lete, Lertxun­di... Izan zi­ren musika talde eta estiloen inguruan ariko naiz, ahalik eta modu zabalenean eta argienean. Oso ezagunak eta hain esan­­gura­tsuak izan ez ziren musikariak bildu ditut... Az­ken urteetara gerturatuta, aipatuko ditut baita ere Txo­min Artola, Imanol... eta bukatzeko, Hertzainak, Negu Gorriak eta Zarama. Euskal kantugintzak izandako bidea erakutsi nahi dut, hasierako urte haietatik ro­ckaren urteetara bitartean». 

«Helduek nostalgia sentitzen dute; gazteentzat nobedadea izaten da»
Euskal Kantagintzaren in­guruan jakinmin bat badagoela dio Tolosak, eta arrazoietako bat hori izan dela, honetan hasteko. Dagoeneko izan ditu saio batzuk, Euskaltegi ba­tzuk eskatuta, eta gustura da­go izandako harrerarekin: «jendea gerturatu da eta po­zik gaude. Erantzuna gainera, oso bestelakoa da adinaren arabera, kuriosoa benetan. Heldua­goak direnek nostalgia puntu batekin entzuten dituzte azalpenak, bizitzen dituzte abestiak; gazteek berriz, nobedade gisa bizi dute, jakinminarekin. Hor ikusten da publiko zabalari zuzendutako hitzaldia dela». Herr­i­tarren me­moria musikala oso mugatua dela dio Morauk, eta askori deigarria egiten zaiela eboluzio hori. Informazio gehiagorako: www.arrainentzakohimnoak.org helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!