Karabel etxea bota zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 22a, 01:00

karabel etxea hernaniarren memoriara pasa da. Zubi berria egiteko obrak aurrera dijoaz, eta atzo eskabadorak bota zuen, goizeko 09:30etan hasita. Historia haundiko etxea zen Karabel, auzoko zaharrena edo zaharrenetakoa. Azken urteetan taberna izan zen, baina bere garaian errota izan zela dio ahozko tradizioak, eta etxe azpiko bi tunelek ere bai. Langileek Kronikari jakinarazi diotenez, bertan ez da azaldu errotarri, ardatz edo errotaren piezarik. Karabelgo urbanizazio be­rria martxan da, eta hor zubi berria egingo dute. Hain justu, etxea zegoen ho­rretan jarriko dute zubiaren oinarria. Karabel ondoko etxea, eta Eguz­ki-Alde baserria ez dituzte segituan botako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!