Gaztetxoentzako hurrengo irteera abenduaren 1ean antolatu dute Mendiriz Mendiko kideek, Txoritokietara. Autobus gorriko geltokian, Txirrita kalean, geratu dira, goizeko 08:30etan. Irteera egun erdikoa da eta geltokian garaiz egoteko eskatu dute, autobusak ez du eta itxaroten. Mendi bueltara joan nahi dutenek hilaren 30a arte dute zabalik izena emateko epea. Bulegoan eman behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!