Dirulaguntzak eskatzeko aukera, negozio berrientzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 21a, 01:00

Eskaerak Andoaingo Udalean egin behar dira, abenduaren 5a baino lehenago.

lanbidek eta Eskualdeko Udaletxeek, kasu honetan Bu­run­tzaldeakoek, dirula­gun­­­­tzak emango dizkiete negozio berriren bat jarri nahi duten herritarrei edo ekin­tzaileei. Dirulaguntzak eska­tzeko bi deialdi atera dituzte: negozio ideiaren az­terlana egiteko 1.500 euro, eta enpresa ideia martxan jarri edo alta emateko 1.500 euro. Laguntzak homologatutako erakunde baten bitartez eskatu eta bideratu behar dira. Kasu honetan, her­naniarrek Andoaingo Uda­lera jo behar dute. Eskaerak abenduaren 5a baino lehenago egin behar dira, 08:00-14:00ak bitarteko ordutegiaren barruan. Dirulaguntza emateko pla­za kopurua mugatua de­nez, irizpide hauek izango dituzte kontuan: sustatzailea eta enpresa ideiaren arteko bateragarritasuna; langabezian egondako denboraldia eta negozio ideia bera. Informazio gehiagorako 943 30 42 21 telefonora deitu edo ekinean@andoain.org helbidera idatzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!