Azaroa kultur ekintzez josi dute goizuetarrek, eta asteburu honetarako plana ere, jarri dute: ostiralean, Xalto Saria; larunbatean Euskaraz bizi nahi dut! lasterketa eta film dokumentala; eta igandean, kixulabeak ikusteko, mendi buelta.
Xalto Sariko finala
Bertsolaritza gustoko dutenek hitzordu ederra dute ostiralean Umore Ona elkartean. 19:30etan hasiko da festa: bertso poteoa lehendabizi, afaria ondoren, eta bertso finala bukatzeko. Xabier Maia, Oier Amiano, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Amaia Elizagoian ariko dira Xalto Sariketako finalean. Bertso afari moduan jokatuko da, 21:00etan hasita. Plana: lehendabizi afaldu, eta saioa ondoren, mahai bueltan. Sarrerak salgai daude 15 euroan, Amaia Kafetegian, Nafarroako Bertsozale Elkartera deituta (948 14 37 47) edo nafarroa@bertsozale.com helbidera idatzita.
Euskeraren alde, lasterketa
Euskaraz bizi nahi dut! lasterketa antolatu dute larunbatean, 16:30etan, Plazatik. Segidan, 19:30etan, Helena Plazak zuzendutako Nagore film-dokumentala jarriko dute. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatu dute.
Mendi buelta, igandean
Goizueta Ezagutzen ekimenaren barruan, kixulabeak mendi buelta antolatu dute; 09:00etan.