Bizikletaren erabilera bultzatzeko ikastaroa, helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 20a, 01:00

Hernaniko Udala lanean ari da mugikortasun iraunkorraren alde eta emandako pausuen artean bat izan da bizikletaren erabilera bultza­tzea; Eskolara Bizikletaz programarekin, esaterako. Az­ken urteetan bizikletan ibil­tzeko bideak egin dira, eta geroz eta gehiago dira, joan-etorria bizikletan egitera animatzen diren herritarrak.
Testuinguru honetan, Her­­­naniko Udalak eta Ener­giaren Euskal Erakundeak el­karlanean, ikastaroa antolatu dute helduentzat. Errepi­dean modu seguruan eta konfian­tzaz ibiltzeko ikastaro teoriko praktikoa antolatu dute, de­balde. Erakutsiko dute, besteak beste: aldez aurretik egiaztatu beharrekoak, segurtasuna, oinezkoekiko eta beste garraioekiko harremana...

Bi orduko ikastaroa, azaroaren 30ean
Bi orduko ikastaroa izango da: zati labur bat teorikoa (Bi­terin) eta gainontzekoa praktikoa (kalean). Ikastaroan Her­nanin bizi direnek har dezakete parte, 16 urte baino gehiago izan behar dira (adin txikikoek baimena beharko dute). Parte hartzeko bizikletan ibiltzen jakin behar da, gutxieneko trebetasuna izan.
Ikastaroa azaroaren 30ean izango da, 10:00etan euskeraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Saio bakoitzean 8 lagun izango dira gehienez; ikasleek bizikleta eraman behar dute.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute azaroaren 24a baino lehen, 943 57 54 31an (08:00-14:00) edo mertxe-g@hernani.net helbidean. Ko­pu­rua mugatua da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!