`La Estrella´ zineforuma gaur, eta beste bost ekintza, emakumeen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 20a, 01:00

Emakumeen Indar­keria­ren Aurkako Nazioarteko Egu­na da azaroaren 25a, eta atzo hasita, zazpi ekintza an­tolatu dituzte Udaleko Ber­din­tasun Sailak eta Txoko Fe­ministak. Atzo hasi ziren emakumeen egoera lantzeko saio horiek, Palabras antzezlanarekin, eta azaroaren 29ra arte izango dira. La Estrella pelikularen bueltan zineforuma an­to­latu du­te gaur Biterin, 18:00­etan hasita. Pelikula ikusi eta gero, Belen Car­monarekin izango da solasaldia, gidoilarietako batekin. Ez da antolatutako zineforum bakarra izango. Azaroaren 29an Mariposas en el hierro pelikularen inguruan ariko dira. Bertha Gaz­te­lumendirekin izango da solasaldia; 18:00etan, Biterin. Ostiralean hitzaldia antolatu dute, Emakumeak eta ber­tsolaritza. Begirada feminista bat izenekoa. Ainhoa Agirrea­zaldegi eta Uxue Alberdi izango dira hizlariak, Biterin, 18:00etan hasita. Jabetze Es­kolen barruan, Bertso Eskola Feminista ikastaroa emango dute bi hizlariek, eta ostiraleko hitzaldia ikastaro horren aurrekari gisa antolatu dute.

Autodefentsa lantzeko, ikastaroa eta aurkezpena
Autodefentsa lantzeari ere garrantzia eman diote aurten Txoko Feministako kideek. Hasteko, ikastaroa antolatu dute: larunbatean izango da, Biterin, 10:00etatik 14:00­etara. Hilabete bukaeran be­rriz, azaroaren 28an, Auto­defentsa Feministaren inguruan Bilgu­nek ateratako liburua aurkeztuko dute. Biterin izango da baita ere, 19:00­etan.

Kontzentrazioa, 25ean
Eraso sexistarik ez lemapean kontzentrazioa deitu dute hilaren 25ean, Berdintasun Sailak eta Txoko Feministak; Plaza Berrin, 19:00etan.

`Bertso Eskola Feminista´ hiru eguneko ikastaroa
Emakumeentzako Jabetze Es­­­kolen barruan, hiru eguneko ikastaroa antolatu dute, Bertso Eskola Feminista izenekoa. Ikastaroa azaroaren 29an hasiko da, eta aben­duaren 6 eta 13an izango dira gainerako saioak. Ainhoa Agirreazal­degi eta Uxue Al­berdi izango dira irakasleak.
Ikastaroan izena eman nahi duenak azaroaren 27ra arte du aukera, 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.net 

AZAROAK 20 `La estrella´ zi­ne­­foruma, gazteleraz. Sola­sal­dia: Belen Carmona. (18:00, Bi­terin).
AZAROAK 22 `Emakumeak eta Bertsolaritza. Begirada feminista bat´Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariekin. (18:00, Bi­terin).
AZAROAK 23
Autodefentsa ikastaroa, euskeraz. Antola­tzai­lea: Txoko Feminista. (10:00- 14:00, Bi­terin).
AZAROAK 25 Kontzentrazioa `Eraso sexistarik ez´. Antolatzailea: Berdintasun Kontseilua eta Txoko Feminista. (19:00, Plaza Berrin).
AZAROAK 28 Autodefentsa feministaren inguruan Bilgunek ateratako liburuxkaren aurkezpena. Euskeraz. Antolatzailea: Txoko Feminista. (19:00, Bi­terin).
AZAROAK 29 `Mariposas en el hierro´zineforuma. Bertha Gaztelumendirekin solasaldia. Antolatzailea: Berdintasun Kontseilua. (18:00, Bi­terin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!