«Emakumeon kontrako eraso berri bat izan da asteburuan, Hernanin»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 20a, 01:00

larunbat gauean Herna­ni­­ko bi neskek, etxera bidean, eraso sexistak jasan zi­tuztela salatu du Her­na­niko Bilgune Feministak, Kro­­­ni­kara bidalitako prentsa oharrean. Diote, emakumeen kon­tra­ko eraso berri bat izan dela, baina ez dela gertaera isolatu bat: «neskak etxera bidean zi­joazela, bi mutil su eske mo­lestatzen hasi zitzaien. Behin baino gehiagotan ezetz eran­tzun eta gero, bi mutiletako bat agresibo jarri eta iraintzen hasi zitzaien. Nesketako ba­tek kontra egin zion orduan, eta mutilak behin eta berriro bul­tzatu zuen. Ez ziren gelditu handik pasatzen ari ziren ba­tzuk gertatzen ari ze­naz ohartu eta tartean sar­tu ziren arte». Oharrean emakumeen kontra haimaka eraso izaten direla salatu dute: «ez da gertaera isolatu bat izan. Astebururo, egunero, emakumeon kontrako hamaika eraso gertatzen dira. Batzuk agerikoak dira, beste batzuk aldiz, sutilagoak, baina ez horregatik, larritasun gutxiagokoak. Beste behin emakumeonganako edozein indarkeria salatu nahi dugu, bai izaera fisikoa dutenak, izaera sexualekoak edota psikologikotik haratagokoak. Inoiz baino ozenago aldarrikatzen dugu, kaleak eta gauak ere gureak direla!»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!