Euria iragarri dute igandera bitartean, eta gaur eta bihar asko egitea espero da

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 20a, 01:00


Euria emana dago, gutxienez, igandera arte. Gaur eta bi­har bereziki, euri asko espero da, eta Eusko Jaur­la­ritzak alerta egoera eman du. Gaur­ko alerta horia, eta beraz, ia eten­gabe, euria egitea espero da. Bihar okerrera egingo du, eta alerta najaranja eman du­te; horrek esan nahi du, etengabe euria egiteaz gain, zaparrada edo euri jasa haundiak ere espero direla. Euri gehien gauerdia pasa eta bihar arra­tsaldeko 18:00ak bitartean espero da; 60 litro metro2 baino gehiago egin dezake.

Urtegia ura askatzen

Aste honetako iragarpen txarra ikusita, Añarbek ura askatu zuen joan den astean, zehazki, asteazken, ostegun eta ostiralean. Atzo goizean %91,19raino zegoen betea urtegia, hau da, 33.994.732m3 zituen , eta 3.284.868m3 libre. Atzo eguerdian ura askatzen hasi ziren presako eskuineko beheko ustubidetik. Eusko Jaurlaritzak alerta egoera emana zuen ordurako, eta Ere­ñotzun Urumea ibaiaren maila 1,37 metrokoa zela ikusita har­tu zuten erabakia. 12:30­etan hasi ziren ura as­katzen, 23m3 segunduko. Hel­burua da, babes erabilgarri handiagoa lortzea; azken finean, leku gehiago izatea. Añar­beren aurreikuspena da, ba­bes erabilgarri hori 4,1 milioi m3-koa izatea gaur, eguerdiko 12:00etarako. Han­dik aurrera  erabakiko dute, 24 ordu gehiagotan ura askatu edo ez.

Urumeak 1,5 metroko muga gainditua

Ereñotzun da Urumearen ur emaria neurtzeko puntuetako bat. Atzo Kronikako erredakzioa ixterako 1,5 metroko mu­ga gainditua zuen. Ho­rrek esan nahi du, Udaltzain­goa adi dagoela, momentuoro, ema­ria kontrolatzeko. Alerta egoera 1,8m-ko muga gain­ditzen denean hasten da, krisi egoera alegia. Ura pilatzen hasia zela eta, atzo Flo­ridako tren azpiko pasabidea itxi zuten.

Ohi baino euritsuagoa
Azaroa ohi baino euritsuagoa dijoa. Normalean 247 litro bo­tatzen ditu, m2. Hilabetea hasi zenetik atzora arte, 387 litro m2 boteak zituen. Egun euritsuena astelehena izan zen, 61,2 litro m2 euri eginda. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!