GIPUZKOAKO Elikagaien Bankuak janaria biltzeko kanpaina berria jarri du martxan. Hernaniko taldeak ere bat egin du kanpaina horrekin: Karitasek, Eliza Ebanjelikoak, AMHERek eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak. Janari bilketa hilabete bukaeran egingo da, azaroaren 29an eta 30ean. Hernani eta inguruko eskaria betetzeko 60 bolondres inguru behar dituzte. Janari bilketak lau puntutan egingo dira: Dia, Lild, Eroski (Zinkoenea) eta Eroski (Urbil).
Izena eta herria, zehaztu
Lagundu nahi duten bolondresek izena eta herria zehaztu behar dituzte 943 49 34 33 telefonora goizez deituta edo bagcolectas@gmail.com helbidera idatzita. Ondo datorkien lekua eta ordua zehazteko deia jasoko dute, izena eman eta gutxira.