Hondarribiko itsasertzean elkartu ziren Txantxangorriko 12 arrantzale hilabete hasieran, elkarteak antolatutako Itsas Arrantza Txapelketaren 4garren edizioan. Arrantzarako itsaso ederra izan zuten, bizi-bizia eta espero baino pieza gehiago arrantzatu zituzten, 7 kilo guztien artean; pisatu eta gero, itsasora itzuli zituzten pieza guztiak. Parte hartutako 12 arrantzaleetatik 10ek puntuatu zuten.
Lehia, azkenera arte
Txapela lortzeko lehia ere azken minutura arte izan zen, azken pieza zeinek azkarrago arrantzatuko. Luis Adrian izan zen onena, 2.220 punturekin eta pieza haundiena arrantzatuta; 2garren Javier Eguibar 2.079 punturekin eta 3garren Josetxo Ollos 646 punturekin.
Eskerrak laguntzaileei
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete txapelketa antolatzea posible egin duten laguntzaile guztiei: Mariscos Hernani, Kixkal, Tamer, Iturtxo, Orbel eta Zumardiri.