Inauteriak zuk diseinatutako kartelarekin iragarri nahi dituzu? Hernanin aukera duzu, lehiaketara aurkeztuz gero. Bihar da kartelak entregatzeko azken eguna; lanak Biterin entregatu behar dira, 18:00etatik 20:00etara. Modalitate artistiko guztiak onartzen dituzte. Baldintzak: paperean edo kartoi lumazko euskarria izatea, 38x44 cm-koa; formatu digitalean ere, aurkeztea, neurri berean eta 300 ppp-ko erresoluzioarekin eta CMYK kolorearekin; Hernaniko Inauteriak 2014 izenburua izatea. Lanak sinadura gabe entregatu behar dira, kartazal itxian; bertan izena, helbidea eta telefonoa adierazi behar dira. Irabazlea urtarrilaren 24 baino lehenago jakingo da. Saria bakarra, 600 eurokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!