«Eskerrik asko bihotz bihotzez parte hartu duzuen guztioi»

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 19a, 01:00

Bakailu Astearen bigarren edizioa antolatu zuten urriko hirugarren astean Donostialdea Turismoguneak, Berriakek eta Udalak.

bakailu menuak jatetxeetan, kale animazioa, azoka, bakailua pil-pilean lehiaketa... jendetza mugitu du aurten ere Bakailu Asteak. Urriko hirugarren astean izan zen Donostial­deako Tu­rismoguneak (Be­he­men­di), Be­rriak Elkarteak eta Ud­aleko Turismo sailak antolatuta. Antolakuntza guztiaren atzean izandako lana medio, Kronikara bidalitako prentsa ohar bidez, eskerrak eman nahi izan dizkiete antolatzaileek, modu batera edo bestera, lagundu duten guztiei: «Bakailao Astearen antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotz bihotzez, 2garren edizio honetan parte hartu duzuen guztioi. Eskerrik asko egin duzuen ekarpenagatik eta eskainitako laguntzagatik: herriko 13 tabernei, 3 jatetxeei, 14 dendei, 10 sagardotegiei, 6 elkarte gastronomikoei, lanean aritutako bolondres guztiei, Lizartza Se­lekzioa Makailoakekoi, pil-pil lehiaketako epaileei, azokan postua jarritakoei, komunikabideei, Basque Culinary Centerrekoei eta antolatu diren ekintzetan parte hartu duzuen guztioi, herritarrak izan edo bisitan etorri zaretenei».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!