Zilegi Eskolen barruan hitzaldia antolatu dute etzi eta hilaren 27an: Euskal Herriko historia txaponen bidez. Azalpenak Mikel Legorburu historialariak emango ditu; saioak Biterin izango dira, 19:00etan. Debalde dira, baina joan nahi dutenek izena eman behar dute asteazken goiza baino lehen: zilegieskola@aek.org helbidean edo 607 592 864 telefonoan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!