salgai jarri eta ordu gutxira bukatu ziren sarrera guztiak, Antzerki Zikloaren barruan antolatu dituzten hiru saioak ikusteko. Gaur hasi eta ostegunera bitartean, an-tzezlan hauek izango dira Biterin, hurrenez hurren: Palabras, Su txikian eta Lingua Nabajorum.
`Palabras´, gaur
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta gaurko antzezlana horren harira dator. Palabras, hitzak, hitz garratzak, iraingarriak eta gutxiesten duten hitzak. Hitzezko tratu txarren inguruan ariko dira, gaztelaniaz.