garai bateko ohitura berreskuratu, eta josten ikasteko aukera jarri dute Hernaniko Berrerabilpen zentruan. Azpiak hartu, kremailera aldatu, konponketa txikiak egin... eskaria bazegoela ikusita pausua ematea erabaki dute: «beharra bazegoela iruditu zaigu eta jendeak eskatzen ditu halako iniziatibak. Garai bateko ohitura batzuk galtzen ari gara, eta hau berreskuratzeko aproposa iruditu zaigu. Konpondu eta berrerabili, bi kontzeptuek egiten dute bat» dio Aikari Lizasok.
Bi orduko tailerrak
Josteko sei makina jarri dituzte eta tailerrak jendeak izena eman bezain azkar hasiko dira. Tailerreko saio bakoitza bi ordukoa izango da, eta egunei dagokienean, hiru aukera jarri dituzte: astean behin, bitan edo hirutan jasotzeko aukera.
Irakasle bat izango da azalpenak eman eta erakusteko. «Hasieran, josi eta josi ariko dira, oinarrizkoa ikasi eta makina berari punttua hartu arte» dio Aikari Lizasok.
Izena eman nahi duenak bi aukera ditu: 943 50 63 41 telefonora deitu edo Nafar kalean dagoen zentrutik pasa.
Josteko txokoa,
herritarren beharretarako
Josteko makinen txokoa herritarrentzat ere erabilgarri egongo da, hauek behar dutenean, bertara jo dezaten. Horretarako denbora-bonoak jarriko dituzte salgai, orduka.
Denbora bankua,
josteko tailerra...
Berrerabiltzea bultzatzeko lanean emandako beste pausuetako bat da josteko tailer hau. Aikarik dioen moduan, etorkizunean egiteko asmoa dutenaren hasiera da.