Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia du Kantuz Abesbatzak gaur, Hernanitik kanpo. Igor Arroyo zuzendariak Orioko Salatxo eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak ere zuzentzen ditu. Orioko Salatxok 20 urte bete ditu eta ospatzeko antolatu dute emanaldia. Verdiren hiru obra kantatuko dituzte, 20:30etan. Bestalde, Kantuz Abesbatzak, Santa Zeziliaren omenez Hernanin emango duen kontzertua hilaren 30ean izango da, datorren larunbatean hain zuzen; kasu horretan txistulariak eta metal boskotea izango dituzte lagun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!