Mozioa onartu dute, Sevilla IIko presoen egoera aldatzea eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 21a, 01:00

Mozioa Bozeramaile Batzordean landu zen aurretik. Plenoan zeuden bi alderdiek, Bilduk eta EAJk, aho batez onartu zuten.

Ez Ohiko Plenoa deitu zuten astearte iluntzean Udalean, Sevilla IIko espetxean dauden euskal presoen egoera azaldu eta horrekin bukatzeko eskatzen duen mozioa onartzeko; tartean da, Gu­rutz Agirresarobe Pagola her­naniarra. Alde bozkatu zuten bertan bildutako bi alderdiek: Bilduk eta EAJk. Mozioan salatzen da, besteak beste, euskal presoek bi­zi duten sakabanaketa politika eta azken bi urteetan es­petxeetan bizi duten tentsioa eta bizi baldintzen okertzea: «oso kezkagarri eta larritzat jotzen dugu egoera hau, bai gure senideei eragiten dielako eta baita jokaera honek azaleratzen dituen interes politikoengatik. Sevilla II es­petxeko kasu zehatza marko honen ba­rruan dago. Urria­ren 28an hasi zuten gose gre­ba eta 24 egun daramazkite».

Bost puntuekin, bat
Aipatutako arrazoi horiek medio, astearteko Plenoak bost punturekin bat egitea adostu zuen: «1) Espainiako Gober­nua­ri sakabanaketa po­litikaren amaiera eska­tzea. Izan ere, sakabanaketak presoa bere ingurune sozial, kultural eta afektibotik milaka kilometrotara urruntzeaz gain, erasoak, isolamendua eta bestelako eskubide urraketak ahalbidetzen ditu. Urraketa hauek presoei eragiteaz gain, senide eta lagunei ere, zuzenean eragiten die. 2) Sevilla II espetxeko zu­zendaritzari eta Espai­niako Es­petxe Erakundeetako idaz­­­­­kari nagusiari eskatzea herri ho­netako biztanle den Gurutz Agirresarobe Pagolak eta bertan dauden euskal pre­soek bizi dituzten muturreko bizi-baldintzekin bu­ka­­tzeko. Udal honek hitz hartzen du berehala aipatu ditugun organo hauekin telefono bidez harremanetan jarri eta mozio honen berri emateko. 3) Oinarrizko giza eskubideen errespetua defendatzen dugun heinean, bat egiten dugu presoen eta euren senideen eskaerekin: Mugagabe­ko isolamenduarekin buka­tzea; euskal preso politikoak batera egotea; oinarrizko eskubideak errespetatzea; eta etengabeko jazarpen eta erasoekin amaitzea. 4) Hernaniko Udalak herritarrei mozio honen berri eman eta giza eskubideen eta bakearen defentsan antolatzen diren dinamiketan parte har­tzera gonbidatu ditu. 5) Azkenik, Osoko Bilkura honek, giza eskubideen errespetuan, bizikidetzan eta bakearen bidean aurrerapausoak egiteko deia egiten die eragile guztiei. Beharrezkoa baita prozesu honetan alde guztiek pausoak ematea, bakea eta bizikidetza lortu dezagun».

Bozeramaile Batzordean elkarrekin adostua
Plenora mozioa eraman au­rretik Bozeramaile Batzor­dea elkartu zen asteartean. Bertan bildutakoen artean adostu zuten, ondoren bozkatu zen mozioa. EAJko Andoni Amonarraizek Gobernu Ba­tzordea zoriondu zuen pau­so hori eman izanagatik.

Azaroaren 25eko kontzentraziorako deia
Emakumeenganako Indarkeri­a­ren kontrako Nazioarteko Egu­na da astelehenean eta kon­tzen­trazioa deitua dago Plaza Berrin, 19:00etan. Honen inguruko mozioa onartu zuen Bo­ze­ramaile Batzordeak asteartean, baina mozio hori datorren astearteko Plenora eramango da. Ber­tan, besteak beste, dei egiten zaie herritarrei kontzentrazioan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!