Hitzaldia Astigarragan eta Hernaniko sagardotegi batera bisita, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko aza. 18a, 01:00

Bioeraikuntzari buruzko bilera edo egun pasa antolatu dute larunbatean, gaiari buruzko informazioa jasotzeko. Astigarraga eta Hernanin ibiliko dira. 10:30etan hasiko da eta Rafa Etxeberria geologoak hitzaldia emango du Astigarragako kultur etxean. Bazkalostean (norberak berea eraman behar du), Hernaniko sagardotegi bat bisitatuko dute, bioeraikuntza bidez berritu dutena. 16:00etan izango da. Astigarraga eta Hernaniko lurretan eraki diren lastozko eta quincha teknikako eraikinak ere bisitatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!