Atzo bukatu zen Bertsolari Txapelketako finalaurreko aurreneko fasea, Murgian, eta Hernaniko bertso eskolako 5 kideak bigarren fasera pasa dira. Atzoko saioan, Beñat Gaztelumendi bigarren izan zen (697 p), Aitor Mendiluze hirugarren (694,5 p) eta Unai Agirre laugarren (670 p). Sustrai Colinak irabazi zuen (706 p). Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu dira beste bi kideak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!