Golden Apple Quartet talde ezagunak 25 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko, kontzertua eskainiko du Hernanin, abenduaren 5ean. Gaueko 22:00etatik aurrera izango da Biterin, Erase una vez... Los Golden. Ikuskizun musikal honek ipuin baten formatua izango du. Taldearen saiorik ezagunenak eta guztiz berriak ikusteko aukera izango da. Sketch-ak ere antzeztuko dituzte. Sarrerak, datorren astetik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!